Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Lekunberri

Lekunberri Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 1.689 biztanle ditu.

Lekunberri
Administrazioa
Estatu burujabeEspainia
Foru erkidegoNafarroa Garaia
Alkatea Gorka Azpiroz
Izen ofiziala Lekunberri
Posta kodea 31870
Herriburua Lekunberri
Geografia
Koordenatuak 43° 00′ 12″ N, 1° 53′ 38″ W / 43.003333333333°N,1.8938888888889°W / 43.003333333333; -1.8938888888889Koordenatuak: 43° 00′ 12″ N, 1° 53′ 38″ W / 43.003333333333°N,1.8938888888889°W / 43.003333333333; -1.8938888888889
Map
Azalera 6.61 km²
Altuera 187 m
Mugakideak Larraun
Demografia
Biztanleria 1.689 bizt. (2023)
Dentsitatea 255,52 bizt/km²
lekunberri.net

Ezagutu

aldatu

Historia

aldatu

Mugako herria, bere baitan jauregia eta defentsa dorrea zituenak. Gaztelar, gipuzkoar eta frantsesen eraso amaigabeek idatzi dituzte herriaren historiaren orri kopuru gehiena.

Badirudi “Lekunberri” izenak gertakari historiko beliko batean duela bere jatorria, izan ere, “leku berria” behin eta berriz suntsitua izan da, berriro berreraikitzeko. 1430an gertatu zen lehen sute destruktorea, dagoeneko, gotorlekuaren existentzia frogatua dagoen garaian.

Aduana funtzioa betetzearen izaera oso urrutitik dator, gutxienez XIII. mendetik. Nafarroako Erreinuaren ondoko lekuetako merkatarien zergak biltzen ziren. Iruñeatik Gipuzkoarako bide Erreala ere bere baitan zegoen eta honek, gainean, Kate bat jarria zuen XVIII mendean, non Tolosa eta Iruñeako postariek posta banatzen zuten.

1792. urteko txosten baten arabera, Aldundiak Iruñetik Gipuzkoaraino zihoan zortzi legoa baino gehiago bide hori proiektatzea erabaki zuen, zoladura irmoko 24 oin gaztelauko zabalera batez, eta oin bat eta laurdeneko lodiera zuen harlanduzko ohantze batek osatua, galtzada lakarra modukoa eratuz, hori guztia harri-koskor sendo eta txikiz estalia, mugarriz eta izkinarriz hornitua.

XIX mendean, herriak bi denda, bi ostatu, taberna, mutil eskola eta neska eskola eta herriak mantendutako parrokia-elizako abadea zituen. Horretaz gain, bi errotarriko errota martxan zegoen. 20. hamarkadan, irina, txokolate eta gatz fabrikak zeuden, zerrategi eta komentuaz gain.

Bitxikeriak

aldatu

Lekunberriko erdigunean dago Ayestaran hotela, zeinetatik pertsona ospetsu ugari pasatu diren, bai Victoria erreginaren garaian, Donostiak jasaten ari zuen gorenaldiak erakarrita, bai geroko garaietan, ia beti San Ferminetan, Iruñarekiko gertutasunagatik eta bere paisaia ederrengatik. Aipatzekoa da hotelean Hemingway bezalako famadun pertsonek lo egin dutela.[1]

Zer ikusi

aldatu

Plazaolako burdinbide berdea

aldatu

Ibilaldi sendo baten zale bazara, hauxe da zure ibilbidea. Plazaolako burdinbide berdea basoan eta mendian zehar hedatzen da. Hasiera Iruñan eta amaiera Donostin, bi hauen arteko eskualdeko naturak duen edertasunaz gozatzeko modu ezin hobea da.

Harraska

aldatu

Antzina, emakumeek iragaztea edo “lixue” egiten zuten eraikin hauetan. Zorionez, Lekunberrik berritutako harraska bat du bere baitan, historia burura ekartzeko aukera paregabea eskainiz antzinako enblema honen bitartez.

Haitzeko begiratokia

aldatu

Paisaiaren panoramika aparta batez disfrutatzeko, ez dago lokalizazio hau baino hoberik, bailara eta mendietan zehar bizitza nola hedatzen den ikusten baita. Udazkena, basoaren koloreekin, eta udaberria izango dira seguruenik urtaro egokienak begiratoki hau bisitatzeko.

San Juan Parrokia

aldatu

Hoberen gordeta dauden oroitzapenak eraikin handien paretetan eta monumentu historikoetan markoztatuta geratzen direnak dira. XIV. mendeko parrokia hau oroimenerako altxor bat da. Sartzen den oro beste garai batera transportatuta sentitzen da, esperientzia oso erakargarria edozein abentura zalerentzat.

Barrualdean erretaula nagusi barroko zoragarria eta errenazimentuko bi erretaula ikus ditzakegu. 1673. urtean egindako erretaula nagusiak altuera handiko basamentua du, alboko horma-hobiekin, eta horren gainean, hiru kaleko gorputza bermatua dago, zutabe bikoitzez bereiziak eta frontoi.

Alde zaharra

aldatu

Ez al diozu inoiz zure buruari galdetu zein den herri edo hiri baten jatorria? XII. mendean dagoeneko, Lekunberriren existentzia dokumentatuta dago. Mugako kokalekua da, ondo lokalizatua.

Alde zaharreko baserri handiak garai hartan dute jatorria, eta gaur arte iritsi dira bere edertasuna eta itxura mantenduz. Ahoa bete hortz uzteko modukoak dira.

XIX. mendeko etxetzarrak

aldatu

XVIII. mende amaieran errepideak aldatu eta komunikabide berriak etorri zirenean, biztanleriak aurrera jarraitzeko bide berriak aurkitu zituen, gizarte honen ardatza aldatuko zutenak. Garai horretan eraiki ziren etxetzar hauek.

Familia askok bere etxebizitza Alde Zaharretik San Juan kale berrira aldatu zuten, gaur Aralar izenpean ezagutua.[2]

Zer egin?

aldatu

Mendukilo kobak bisitatu [3]

Txirrindulaz ibili Lekunberriko mendi-inguruetan (Lekunberri bike)[4]

Ibilbideak

aldatu

Non jan

aldatu

Amairu taberna

Ayestaran hotela

Lo egin

aldatu

Aralar kanpina

Ayestaran hotela

Ezkilenea landaetxea

Elosta ostatua

Iturburu landetxea

Iribesenea landetxea

Barbonea landetxea

Zer ikusi ondoren

aldatu

Done Mikel Aralarkoa

Alli Zubia

Larraun ibarra

Azpirotzeko begiralekua

Larraun ibaiaren iturburua

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. https://www.lekunberri.eus/historia-2/
  2. https://www.lekunberri.eus/zer-bisitatu/
  3. https://mendukilo.com/eu/eus/
  4. https://es.wikiloc.com/wikiloc/user.do?id=5349623