Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Dronda-Mata de Haya
Belaguako haraneko birika da Mata de Haya. Mendi-ibili honek aukera emango digu inguru idiliko hauek ezagutzeko eta, Arrako trikuharriaren bitartez, gure iraganik urrunenera hurbiltzeko.[1]
Dronda-Mata de Haya | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Zailtasuna | Oso erraza |
Lekuak | Belaguako haraneko birika den Mata de Haya |
Distantzia | 5 km. |
Ingurunea | Izaba eta Belaguako inguruak |
Abiapuntua | Izaba |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbidea
aldatuIbilbide zirkular luzea bada ere, erraz eta familiarekin egiteko modukoa da. Aparkalekutik abiatuta, baso batean sartu eta gora egiten hasiko gara. Mendi-hegalaren erdialdetik ia ordubete egin ondoren, errepidera iritsiko gara, eta hamar minutuan gehienez, Arrako trikuharria ikusiko dugu. Nafarroako monumentu megalitikorik garrantzitsuenetako bat da.
Ondoren, atzera egingo dugu ordu-erdian, eta Drondako pista ederretik doan ibilbidearen amaiera adieraziko digun informazio-zutoin batera iritsiko gara. Ibaiaren ondotik behera eginez itzuliko gara abiapuntura.
Neguan, ibilbidearen zati bat iraupen-eskia egiteko bide bihurtzen da, eta elur-erraketekin ere ibil daiteke. Elur-denboraldian eta udako asteburuetan, taberna dago.