Euskal Herriko bidaia-gida/Herriz herri/Izaba
Izaba Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaian. 404 biztanle ditu.
Izaba | |
---|---|
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Alkatea | Angel Luis de Miguel Barace (en) |
Izen ofiziala |
Isaba Izaba |
Posta kodea |
31417 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 53′ 44″ N, 0° 50′ 45″ W / 42.89554292°N,0.84579131°WKoordenatuak: 42° 53′ 44″ N, 0° 50′ 45″ W / 42.89554292°N,0.84579131°W |
Azalera | 147.41 km² |
Altuera | 809 m |
Mugakideak | Ansó, Garde, Erronkari, Urzainki, Uztarroze, Laskun, Leze-Athaze, Ereta, Urdatx / Santa Grazi eta Larraine |
Demografia | |
Biztanleria | 404 bizt. (2023) |
Dentsitatea | 2,74 bizt/km² |
Ezagutu
aldatuErronkaribar osatzen duten zazpi herrietan iparraldekoena da. Ezka ibaiak gurutzatua, nabarmendu behar da Izaba hainbat auzok osatzen dutela: etxeak zurez eta harriz eginak dira. Karrikak meharrak eta harriztatuak dira. Eraikinen artean, San Zipriano eliza aipatuko dugu. Halaber, Memoriaren Etxea bisitatzea merezi du, hau da, Erronkariko ohiturak eta tradizioak bildu dituen museo ederra, dena museografia modernoari jarraikiz antolatua.
Izabatik iparraldera, Belagua dago, eta han, megalito-arrasto anitz, hala nola Sakuloko trikuharria eta Arrakokoa. Era berean, mendi-bazter ederrak, bai eta ikuspegi zoragarriak ere.
Azkenik, eta Frantziako mugaldean, Larra izeneko leku berezia dago, paisaia karstiko bitxia da, pinu edo ler beltzez eta galzorian dauden espezieez zipriztindua. Azken horien artean, basoilarra, eper zuria eta beste daude.
Azkenik, aipatu behar da inguru honetan Nafarroako mendi-kaskorik garaienak daudela (Hiru Erregeen Mahaia), bai eta barrunberik sakonenak ere (San Martin leizea).[1]
Zer ikusi
aldatuArkitektura erlijiosa
aldatuSan Zipriano Eliza Herri erdian kokatua, XVI. mendeko eraikina da, gotorleku eitea duena, XIII. mendeko eliza txikiago baten gainean altxatua, frantsesek XV. mendean erraustua. Ate bat iritsi zaigu hasierako eliza hartatik. Estilo gotikoko nabe gangadun bat dauka. Erretaula nagusia Errenazimendukoa da; zehazki, lau tarte ditu, laurak ere apainketa plateresko fin-finaz landuak. Eszenak Pasioari nahiz Jesusen eta Ama Birjinaren bizitzari dagozkio. Hirugarren gorputzean, Jaiotzari eta Errege Magoen gurtzari buruzko tailu polikromatuak dira nabarmentzekoak, haritzez landuak. Gorputzen eta kaleen arteko zutabeak motibo paganoekin daude apaindurik. Alboetako kaperetako erretaula bat barrokoa da, eta bestea, berriz, rococoa. XVIII. mendeko organo barrokoa dauka, 1.000tik gora hodirekin. Koruan, aulkiteria barroko bat dago, XVIII. mendekoa, Erronkariko landa-bizitzaren eszenak landuak dituena.
Idoiako ermita Izabatik 900 metrora dago, leku ederrean kokatua, oinez joateko modukoa. Jatorriz Erdi Arokoa da, XVI. mendean handitua. Harrigarria bada ere, eraikin handia da zinez, harri landuz egina. Kofradia-etxe bat dauka atxikia. XVIII. mendeko erretaula barroko bat dauka, Juan Baines izabarrak ondua. XIV. mende akaberako irudi bat da erretaula-buru. Ama Birjinak ezker belaunean darama haurra, eta eskuan, munduko bola. Aldarea babesteko burdin sarea Igariko monasteriokoa da (Zaraitzu), neskek handik ekarria.
Belengo ermita Herritik 5 minutura dago, Belabarzera doan bidea hartuta. XVIII. mendeko kapera txiki bat da, Ama Birjinaren irudia buru duena.
Arrakoko ermita Izabatik 10 km-ra dago, Belaguako ordokian, historiaurreko monumentu baten ondoan. Uste denez, hantxe eraikia, erritu eta leku magiko eta paganoak kristautzeko. Ermitako erretaula rococoa da, eta XIV. mendeko Ama Birjinaren irudi bat da erretaula-buru. Ez dakigu noiz eraiki zen, ez baitu estilo zehatzik. Frantsesek 1793an arpilatu zuten; zehazki, Ama Birjinaren koroa, kaliza bat eta patena bat eraman zituzten, bai eta baseliza inguruan bazkan zebilen azienda ere.[2]
Arkitektura zibila
aldatuUdaletxea XIX. mendearen bigarren erdian eraiki zen. Eraikinak hiru gorputz goratu ditu. Lehena arkupe batek osatua da; arkuak zutabeen gainean daude, harlanduzkoak. Gainerako gorputzak zarpiatuak daude. Museoa Herri erdian dago, Erronkariko moldeak eginiko etxe batean.
Memoriaren Etxea
Zubi Erromanikoak Izabatik Belaguara doan errepidean, 1. eta 1,5. kilometroen artean, bi zubi erromaniko daude, biak ere Belaguara zihoan bide zaharrekoak. Goitixeago, Izabatik 2 km-ra, norabide berean, Otsindunduko zubia dago (ibon-zubi erraten zaio), duela bortz mende eraikia, 1568an.
Armarriak Iturri eta etxe-fatxadetan, bi armarri mota daude. Erronkaribarko armarria da, erronkariarrek beretzat jotzen dutena. Angel Galeren plazako Uturrotx iturrian harriz landua dago; armarri kuartelduna da, eta hantxe daude irudikaturik erbi-txakur bat, gaztelu bat, haitzak eta mairu-buru bat zubi baten gainean. Armarrian Ibarraren historia bildua dago. Izan ere, erbi-txakurra eta gaztelua Ibarraren leialtasunaren ikurrak dira; mendiek, berriz, lur hauetako gogortasuna adierazten dute, eta mairu-buruak, berriz, erronkariarrek mairuak azpian hartu izana, Olasteko guduan, 785. urtean. Tradizioak dioenez, emakume erronkariar batek lepoa moztu zion Kordobako errege Abderraman I.ari zubi baten gainean, arabiarra Pirinioetan gaindi zihoala. Historiak, ordea, frogatu du ez ziotela lepoa moztu erregeari, bere jeneral bati baizik. Armarririk zaharrenetan, errege mairu baten buru bat soilik ageri da zubi gainean. 1797koak baino lehenagokoak dira, zeren, urte hartan, errege Karlos IV.ak beste kuartelak eman baitzizkien erronkariarrei armarrirako, Frantziaren aurkako Konbentzio Gerra bukatutakoan.
Erronkariko Etxea Erronkariko etxe bereizgarriak harriz eta zurez eginak dira. Teilatu arras pikoak dituzte, bi edo lau isurialdekoak, elurra ez pilatzeko. Atari gehienak gotikoak dira, eta erdi-puntuko arkuak dituzte ate gainean. Giltzarrian armarriak zizelkaturik daude. Tximinia biribilak dira eta teilatu txiki bat dute; balkoiak zurezkoak dira, estaliak, gauzak idortzeko erabiliak. Etxeen artean errekarte meharrak edo errekastoak daude.
Bordak Belaguan eta ibarretako bazkaleku eta alorretan dauden eraikuntzak dira. Artzainek bordetan ematen zituzten udaberria eta uda aziendarekin batera, udazkena iritsi arte, hau da, Erriberara itzultzen ziren arte. Behe solairuan ukuilua zegoen, azienda gordetzeko, eta sukalde txiki bat ere bai, kamainekin, jateko eta lo egiteko. Goialdean, sabaia zegoen, aziendarendako belarra gordetzeko.[3]
Zer egin?
aldatuIbilbideak
aldatu- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Arrakoko itzuliaren bidea
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Artikomendia
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Dronda-Mata de Haya
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Enaren haritik tiraka
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Erraizeko turrusta ezkutua
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/GR 321: Erronkariko Errege Bidea
- Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Hiru Erregeen Mahaia, Belaguako aterpetik
Non jan/edan
aldatuIzabak hainbat taberna eta jatetxe ditu. Astelehenetan askok itxi egiten dute.
- Marruzuri Goxotegia., Mendigatxa auzoa, 32; 31417 Izaba, ☏ +34 948 893 242.. Berez gozotegia eta okindegia, bertako produktuak ere salduz, hala nola eztia, gazta, txokolatea, etab. Gainera, mokaduak, ogitartekoak eta razioak eskaintzen ditu. Barnealdean mahai batzuk ditu eta kanpoaldean eserleku eta mahai txiki baina apain batzuk. Izabaren iparraldeko irteeran. Giro goxoa. Kartelak eta menuak euskaraz edo eu/es elebitan. Zerbitzu eta lan euskaraz.
Lo egin
aldatuKatalingarde landetxea
Garatxandi landetxeak
Isaba hotel-apartamentuak
Onki Xin ostatua
Zer ikusi ondoren
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Izaba Wikipedian
- Erronkari Ibaxaren Batzordearen weborria