Euskal Herriko bidaia-gida/Ibilbideak/Pottokaren bidea
Belardi, baso eta baserrien artetik doan mendi-ibili idiliko hau Urdazubi, Zugarramurdi, Sara eta Ainhoa herriek osatzen duten Xareta izeneko mugaz gaindiko eskualdean zehar ia 35 km egiten dituen ibilbide zirkular baten parte da. Harrien gainean margotutako zaldi urdin txiki baten bidez seinaleztatuta dago.[1] Osatu daiteke Xaretako haitzuloak ibilbidearekin.
Pottokaren bidea | |
---|---|
Herrialdea | Nafarroa Garaia eta Lapurdi |
Zailtasuna | Erraza |
Lekuak | Sara, Zugarramurdi, Urdazubi eta Ainhoa arteko ibilbidea, bere kobazulo, baso eta errekekin. |
Distantzia | 35 km |
Ingurunea | Pottokaren bidea Pirinioen iparraldeko isurian dago, Larrun mendiaren eta Urdazubiren artean. Hainbat kobazulo bisita daitezke. |
Abiapuntua | Sara Zugarramurdi, Urdazubi, Ainhoa |
Informazioaren iturria | Lehenengo informazio iturria |
Ibilbidea
aldatuPottokaren bideak (kontrabandisten bide ere esaten zaio) lau herriak eta bertako hiru kobak lotzen ditu, eta interes handia ematen dio horrek. Ibilbide osoa egiteko hamabi ordu baino gehiago behar direnez gero, Zugarramurdiko Sorginen Leizea eta Urdazubiko herria lotzen dituen 12 km-ko tarte hau iradokitzen dugu. Desnibel txikia du eta egokia da familientzat. Erdi Aroan akelarre ospetsuak egiten ziren leizea utzi ondoren, San Esteban ermitaren inguruetan (Urdazubiko mugartean dagoen Alkerdi auzoan) baserri sakabanatuez osatuta dagoen eremu batera iritsiko gara larre eta abereen artean. Bideak Berroberriako harkaitz karstikoa eta gaztainondoez eta haritzez osatutako baso bat ere zeharkatzen ditu, eta inolako zailtasunik gabe iritsiko gara gure jomugara.