Eztabaida:Wikiliburuak:Enblematikoa-Wikiliburuak proiektua
Izenburuak maiuskulaz edo minuskulaz
aldatuBeste proiektuen formato eta estilo berdina jarraitzeagatik, minuskulak (lehen letra ezik, noski) erabiltzea da nire ustez egokiena. - Joxemai (eztabaida) 12:47, 22 martxoa 2015 (UTC)
- Gainerako proiektuetan bezala honetan ere minuskulak erabiltzearekin ados -Sator (eztabaida) 15:46, 22 martxoa 2015 (UTC)
- Guztiz bat nator. EIMAk ere, liburuen izenburuetan, letra xeheak erabiltzen ditu (izenburuko lehen letra eta izen berezien lehen letra izan ezik). --Xabier Armendaritz (eztabaida) 07:07, 23 martxoa 2015 (UTC)
- Izenburuak hizki txikiz jartzeatekin ados.
- Beraz, bestelako iritzirik ezean, izenburuak minuskulaz jarriko dira. - Joxemai (eztabaida) 12:23, 29 martxoa 2015 (UTC)
- Izenburuak hizki txikiz jartzeatekin ados.
- Guztiz bat nator. EIMAk ere, liburuen izenburuetan, letra xeheak erabiltzen ditu (izenburuko lehen letra eta izen berezien lehen letra izan ezik). --Xabier Armendaritz (eztabaida) 07:07, 23 martxoa 2015 (UTC)
Puntua amaieran
aldatuGaldera bat dut: zerrendako izenburuek amaieran puntua dute, ez al litzateke hobekiago gainontzeko wikiliburuak bezala izenburua punturik gabe jartzea? --Euskaldunaa (eztabaida) 02:15, 27 martxoa 2015 (UTC)
- Nire ustez, amaierako puntua ere kendu beharko lizateke. Joxemai (eztabaida) 12:23, 29 martxoa 2015 (UTC)
- Ados. --Euskaldunaa (eztabaida) 00:14, 30 martxoa 2015 (UTC)
Kategorizazioa
aldatuWikiliburuak zein kategoriatan sartuko ditugu? Kategoria:Euskal Herri Enblematikoa, Kategoria:Euskal Herri Enblematikoa: Itsasoko historia (Etor-Ostoa) edota beste batean? Niri pertsonalki bietako edozein berdin zait, bigarren kategoria ordainpeko lana denez geure bezeroei euren argitaletxeko liburuak direla zehazten duen kategorizazioa gustatuko litziekelako ideiaz sortu nuen. Zer deritzozue? --Euskaldunaa (eztabaida) 00:14, 30 martxoa 2015 (UTC)
- Bere garaian, liburuak Wikipedia artikulu bezala txertatzeko asmoa zegoenean, Xabier Armendaritzek Wikilanabes batzuk prestatu zituen Wikiproiektuan. Nik uste dut nahiko egokiak direla eta agian horiek ere erabili ditzakegula Wikiliburuetarako ere. -Sator (eztabaida) 10:06, 31 martxoa 2015 (UTC)
- Bai, baina hor liburuen Wikipediako artikuluen gaia jorratzen da, ni liburuen Wikiliburuetako kategorizazioaz ari naiz.
- --Euskaldunaa (eztabaida) 16:10, 2 apirila 2015 (UTC)
- Ados! Ba bi horietarik tarteko nahasketa da gehien ikusten dudana: Kategoria:Euskal Herri Enblematikoa (Etor-Ostoa). Kategoria hori liburuki guztientzat balio dezake eta argitaletxea aipatzen da. Horretaz gain liburuki bakoitzak gaiaren araberako beste kategoria bat izan lezake ("artearen historia", "literatura", ...). Nola ikusten duzue?-Sator (eztabaida) 18:07, 7 apirila 2015 (UTC)
Ortografia
aldatuLiburuetako ortografia errespetatu behar da ala Wikipediakoa (gehienetan Euskaltzaindiaren irizpideetan oinarrituta)? Adibidez, liburuetan Jenofonte jartzen du (zuzena Xenofonte), Anábasis (zuzena, Anabasia). - Joxemai (eztabaida) 08:44, 4 apirila 2015 (UTC)
- Kaixo. Niri iritzia da zuzendu beharko litzatekeela da. Beste proiektuekin koherentzia bilatzeaz gain, wikitzearen kontzeptuaren barruan testuak irizpide horietara egokitzea ere dagoela ulertuko nuke. Tira, ez naiz oso iaioa gai horretan, baina horrela jokatu beharko genukeela iruditzen zait. -Sator (eztabaida) 18:15, 7 apirila 2015 (UTC)
- Wikiliburuetan sartzen diren unetik, testu hauek edonork zuzendu eta hobetu ditzake (ikus ingeles proiektuko laguntza ataleko oharrak). Beraz, aukeran, onena horiek guztiak zuzentzea litzateke. Hala ere, nik uste indarrak neurtu behar ditugula: erraz egin daitezkeen zuzenketa guztiak egitea komeni dela uste dut, baina testua goitik behera aldatzen ere ez gara hasiko, sekula ez baikenuke bukatuko... --Xabier Armendaritz (eztabaida) 06:05, 7 maiatza 2015 (UTC)
- Xabier Armendaritz lankideak esan duenaren haritik, ortografia zuzenketa arinak egin daitezkeela uste dut, baina aurrerago ez dut uste joan behar dugunik. Argitaletxearen asmoa liburuak bere horretan uztea izango da; hau da, berez liburuek Wikiiturrietara joan beharko lukete, baina proiektu hori behar bezala garatua ez dagoenez, hemen jartzen ditugu. Hemengo kokapena behin behinekoa dela esango nuke. - Joxemai (eztabaida) 12:13, 7 maiatza 2015 (UTC)
- Liburuak bere horretan uztea baldin bada, Gero edo bestelako batzuekin bezala, jatorrizko grafia utziko nuke. Gero Wikipediara eramaterakoan zuzendu beharko lirateke, hori bai. -Theklan (eztabaida) 09:33, 17 abuztua 2015 (UTC)
- Xabier Armendaritz lankideak esan duenaren haritik, ortografia zuzenketa arinak egin daitezkeela uste dut, baina aurrerago ez dut uste joan behar dugunik. Argitaletxearen asmoa liburuak bere horretan uztea izango da; hau da, berez liburuek Wikiiturrietara joan beharko lukete, baina proiektu hori behar bezala garatua ez dagoenez, hemen jartzen ditugu. Hemengo kokapena behin behinekoa dela esango nuke. - Joxemai (eztabaida) 12:13, 7 maiatza 2015 (UTC)
- Wikiliburuetan sartzen diren unetik, testu hauek edonork zuzendu eta hobetu ditzake (ikus ingeles proiektuko laguntza ataleko oharrak). Beraz, aukeran, onena horiek guztiak zuzentzea litzateke. Hala ere, nik uste indarrak neurtu behar ditugula: erraz egin daitezkeen zuzenketa guztiak egitea komeni dela uste dut, baina testua goitik behera aldatzen ere ez gara hasiko, sekula ez baikenuke bukatuko... --Xabier Armendaritz (eztabaida) 06:05, 7 maiatza 2015 (UTC)
Erreferentzia eta oharrak
aldatuLiburukietan oharrentzako atal bat dago. Bi aukera daude: bere horretan mantentzea ala hori ere wikitzea. Bigarren aukeran nire ustez txukunago geratzen da (lotura egiten du oharra eta testuaren artean), baina lan dezente ematen du. Honekin froga egin dut nahi baduzue ikusi: Euskal_artearen_historia_II/Lehen_gotiko_artea. -Xabier Cañas (eztabaida) 18:41, 14 apirila 2015 (UTC)
- Bat nator txukunena wikitzea dela. --Xabier Armendaritz (eztabaida) 06:14, 7 maiatza 2015 (UTC)
- Ni wikitzearen aldekoa, benetan. -Theklan (eztabaida) 09:31, 17 abuztua 2015 (UTC)
Irudien kategoria Commons proiektuan
aldatuKategoria ez-tematikoa sortu dut Commonsen, wikiliburuetan txertatu edo txertatu gabe hara eramaten diren argazkiak guztiak kategorizatzeko:
Kategoria:Images from Entziklopedia Enblematikoa (Etor - Ostoa).
Egileak
aldatuKaixo. Wikiliburuak sortzean jatorrizko liburuetan bezala egileen izenak aipatu edota bere hartan utzi behar diren jakin nahiko nuke. Nik adibidez izenak jarri egin ditut, beren lana edo ahalegina aitortzearen aldekoa bainaiz. Zeuek esan... --Euskaldunaa (eztabaida) 12:57, 11 ekaina 2015 (UTC)
- Kaixo. Ni ere egileen izenak jartzearen aldekoa naiz. Zein izango litzateke eredu egokia, Prentsa, irratia eta telebista adibidez, aurkibidean eta artikuluan bertan aipatuta? -Xabier Cañas (eztabaida) 11:30, 21 ekaina 2015 (UTC)
- Ni ere alde. - Joxemai (eztabaida) 12:40, 21 ekaina 2015 (UTC)
Argazkiak
aldatuAzkenean argazkiak igo behar diren ba al dakigu? Eta izatekotan, zeintzuk eta nondik? -Theklan (eztabaida) 15:14, 29 iraila 2015 (UTC)
Kaixo, Theklan. Igo egin behar dira, 20 liburuki bakoitzean eta PDFko bertsiotik hartuta. - Joxemai (eztabaida) 15:38, 29 iraila 2015 (UTC)
- Bai, baina zeintzuk? Nahi ditugunak? -Theklan (eztabaida) 15:59, 29 iraila 2015 (UTC)
- Kaixo, Theklan. Bai, printzipioz nahi dituzunak, eta testuan txertatu. - Joxemai (eztabaida) 14:53, 2 urria 2015 (UTC)
- Ez dut argi argazkien eskubideak CC-BY-SA lizentzia pean ote dauden. Uste nuen argitaletxeak lortuko zituela haien eskubideak. Nik bat hartu nuen pdf-tik eta borratu egin zidaten.-Xabier Cañas (eztabaida) 16:48, 29 iraila 2015 (UTC)
- Bai, hori da gauza. Lizentzia eurek lortu behar dutela, ez guk! -Theklan (eztabaida) 18:02, 29 iraila 2015 (UTC)
- Kaixo, Xabier. Lizentzia CC-BY-3.0 da, open datan agertzen denez. Nik burdinolen liburukian igotakoetan ikus dezakezu lizentzia eta iturria nola jartzen dudan. Orain arte, ez dut inongo arazorik izan. - Joxemai (eztabaida) 14:53, 2 urria 2015 (UTC)
- Iturria eta lizentzia zuk esandako moduan jarri dut eta ez didate arazorik jarri argazkiekin. Eskerrik asko! Xabier Cañas (eztabaida) 20:55, 5 urria 2015 (UTC)