Euskal Curriculuma aldatu

Kaixo, Theklan. Oraindik ez dakit zehazki zertaz dihoan Euskal Curriculumarena, baina zuk igotako dokumentuak ikuskatzen ari naiz, eta oso interesgarriak iruditzen zaizkit. Ez dakit akatsak aipatzeko beranduegi ote den, baina horra doa ñimiñokeri bat: 235. orriaren behekaldean Arquitektura zibila dago, Arkitektura zibila ordez. Ondo segi! --Unai Fdz. de Betoño 15:04, 21 Ekaina 2008 (UTC)

Euskal Kurrikuluma (II) aldatu

Iepa Theklan!

Lehenik eta behin esatea ideia ona iruditzen zaidala Wikiliburuak indartzea, Euskal Curriculumaren bidez, uste baitut hau, Wikipediaren ostean euskararentzat proiektu estrategikoena dela wiki munduan. Dena den, nire iritzia eman nahiko nuke, zorrotzegia iruditzen bazaizu horrelakoa naizelako da XD.

  • Liburua bera ez da WIKIliburua, pdf-an dagoen artxibo sorta baizik. Normalena, ingelesezko wikiliburu batzutan moduan, gutxienez bi eratan jartzea da (wiki + pdf inprimatzeko). PDFa jarri bada jendeak bakarrik jaitsi eta irakurtzeko, ez dut uste hau leku egokiena denik igotzeko, wikipedian artikulu bat idazten ez dugun moduan editatua izatea nahi ez badugu.
  • PDFok CC lizentzia baten pean daude, librea ez dena eta GFDL-gaz (Proiektuaren lizentzia) konpatiblea ez dena (NC klausula). Ikuspegi praktikotik, Copyrightdun testua balitz moduan da. Gainera, PDFan egonda, asko zailtzen da testu hori eraldatzea, ia-ia ND klausula gehitzen zaiolarik.

Bi arrazoi nagusi hauengatik, bata, edukia ez delako WIKIliburua eta bestetik, eta bi, proiektuaren lizentziarekin bat ez dauden artxibo garrantzitsuak daudelako (ez direnak irudi soilak, fitxategi osagarriak, baizik eta liburua bera), ez dut uste Wikiliburuetan Euskal Curriculuma orain dagoen moduan egon daitekeenik. Kontu hau ez da politika lokalaren asuntua, proiektuaren oinarria baizik. Zure iritziaren zain. Ondo ibili.--Janfri 09:42, 22 Ekaina 2008 (UTC)

Uste dut lekurik egokiena egoteko hemen, wikiliburuetan dela. Baina zerbait aldatu beharra dagoelakoan nago, bestela proiektuaren izaerarekin talka egiten duelako (nire ustez):
  • Dokumentuak esan duzu bukaturik daudela, baina honelako proiektuak etengabeko aldakuntzetan daude (noiz dago bukaturik wikipediako artikulu bat?). Eztabaida eta adostasuna egon dela diozu, baina gero ez da aldatzerik uzten proiektu honetan.
  • Lizentzia aldatzerik ez badago GFDLra (NC klausula hori nire ustez ez da egokia baina beno, beste kontu bat da) nire ustez egokiena beste leku batean igotzea litzateke eta agian, nahi izatekotan, hemen kurrikulum horren ondorio litekeen hezkuntza liburuak jarri (EHko historia esaterako).
Proiektu honetan liburu libreak (zoritxarrez oraingo curriculumeko dokumentuak ez dira "libre" definizio horretan sartzen) eta etengabeko aldaketan daudenak dira.
Laburtuz, nire ustez erdibidea, NC klausula hori kendu (inor ez da aberastuko hori saltzen, eta askatasun handia irabazten da) eta testu berriak garatzeko abiapuntua denaren disclaimerra jartzea litzateke. Ez litzateke testuaren aldaketa baimenduko, baina kontrara, proiektuan mantendu ahalko litzateke (GFDLren barruan sartu ahal izango litzatekeelako). Era honetan ez da askatasun osoa ematen, baina minimo batzuk beteko lituzke.
NC-aren aldeko jarrera hori oso sustraitua dago zoritxarrez gure gizartean (Musikherria da horren adibide garbia). Kontua da horrekin zabalkuntza moztu egiten dela, iragarkidun webgune batean ezin delako jarri, paperean inprimatu eta gastuak ordaintzeko ezin daitekeelako saldu, taberna batean ezin daitekeelako musika hori jarri... Gaur egun, gure hizkuntzaren egoera dela eta, inor ez da aberastuko hori komertzializatuz, eta hedapenari freno handia jartzen zaio horrela.
Azkenik, are garrantzitsuagoa dena, CC-BY-NC horrekin uste dut Theklan, ezin dela proiektu honetan egon. Hori da bete beharreko minimoa. (Buf, zelako txapa)--Janfri 15:55, 22 Ekaina 2008 (UTC)
Euskal Herriak Bere Eskolaren izenean jarri, baimen idatzia jarrita esanda eurak direla egileak eta arazorik ez dutela adieraziz GFDL lizentziapean askatzearekin. Ez dut uste arazorik izan beharko zenukenik lortzen ;-)--Janfri 17:43, 22 Ekaina 2008 (UTC)
Orduan egile askoren artean eginiko lana dela, EHBEk argitara eramana GFDL lizentziapean. Sortu Euskal Curriculumean egileen atal bat hori jartzen: askoren artean eginiko lana dela eta EHBEk ze paper izan duen azalduz horretan, esanez azkenean edukia lizentzia horren arabera askatzen dela, eta zertarako. Diot nik e...--Janfri 17:49, 22 Ekaina 2008 (UTC)
Ez nekien hainbesterainoko nahaste-borrasterik zegoenik egileekin! Bai, jarri GFDL lizentziapean (proiektuan egoteko nahitaezkoa da) eta gero egileen asuntua azalduz atalen bat, guzti hau azaltzen, baimen barik...
Ondo da, botari esango diot egiteko ea. Ondo izan.--Janfri 18:07, 22 Ekaina 2008 (UTC)

Euskal Curriculumaren irudiak aldatu

Aupa Theklan! Euskal Curriculumean dauden irudiak niri guztiak agertzen zaizkit berdinak: Adobe logoaren "A" hori. Zertarako hain beste berdin?--Enzaiklopedia 10:34, 22 Ekaina 2008 (UTC)

Iepa Theklan! Erantzunda eta jarrita bertan, ea zelan doan kontua...--Janfri 11:30, 24 Ekaina 2008 (UTC)

invitation aldatu

As an Administrator, you are allowed into #wikimedia-admin, the cross-wiki coordination channel for Wikimedia administrators. Any member of the channel can invite you in temporarily, but you need an invite exemption from a channel operator to get in whenever you want. Please come to #wikimedia and ask for an invite.

Any admin from any project is welcome and it is a good place for cross-wiki coordination of vandal and spam fighting. It is also useful for new admins to contact more experienced admins in real-time to get help with the more complicated admin tasks such as history merges/splits and importing via Special:Import.

Please remember to translate the interface at betawiki: only and to upload images preferably at commons:

Thank you

Best regards, --txoritxo (:> )=| 14:06, 24 Ekaina 2008 (UTC)

Status granted again for 3 months, be invited, thanks for Your work :) --txoritxo (:> )=| 02:16, 8 Azaroa 2008 (UTC)

Wikisource aldatu

Arrastion Theklan!

Ikusi dut eroan duzula Metamorfosia Wikisourcera. Ez al da Wikisource jatorrizko euskarazko testuak jasotzeko lekua (Copyrighta iraungita dutenak noski)? Gutxi gora behera, armiarmako klasikoaren gordailuaren antzekoa? Nire ustez zuk mugitutakoa ez luke ez hemen ez wikisourcen egon beharko, zer diozu?--Janfri 16:25, 24 Ekaina 2008 (UTC)

Ah ondo, ez nekien. Pentsetan neban jatorrizko testuak (konstituzioak, literatura klasikoa... eta abarrekoetarako zela). Horrek ere badu bere potentziala. Hainbeste dago egiteko! XD--Janfri 16:32, 24 Ekaina 2008 (UTC)
Zaila da jendea erakartzea, beste era bateko militantzia moduko batzuetara moduan. Ahoz-aho, erabiltzaileak edota kontua ondo ikusten duen jende kopurua igo ahala baliteke batzuk pausua eman eta sujetu pasibo izatetik aktibo izatera pasatzea, beste arlo askotan gertatzen den moduan: gazteria, ikasle mugimendua... Nik bere garaian pentsatu nuen Lauaxetaren obrak ere igotzera, baina egia esan, ez dut denbora nahikorik. Esan nizun aurreko batean, friki euskaltzale gehiago behar ditugu, baina dauden apurrak disemintatuta daude, eta okupatuta (softwarearen itzulpenean, garapen berriak egiten, edota sinpleki guztiz alienatuta).--Janfri 17:00, 24 Ekaina 2008 (UTC)

Temporary access expired aldatu

Hello Theklan. The temporary access you requested on this wiki has expired (see archived request). Thanks. Nick1915 11:01, 30 Iraila 2008 (UTC)

Hello. Thanks for all your work here. Your temporary adminship ended again today. If you still admin access, please visit meta:requests for permissions. Angela 05:15, 8 Otsaila 2009 (UTC)