Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hur pralinea
(Hur pralinea(e)tik birzuzenduta)
HUR PRALINEA
OSAGAIAK
aldatu- Hur zuritu: 200g pikor larritan.
- Azukrea: 200 g.
- Limoi zukua: 1.
PRESTAKETA
aldatu- Kobreko ontzi batean azukrea limoi zukuarekin sutan jarriko dugu.
- Karamelu gorri izatera iristerakoan , hur pikor larriak gehitu.
- Elkarrekin egosi segundo batzuk, ongi nahasi arte.
- Atera silikonako paper batera zabalduz.
- Hotza dagoenean robot batean birrindu.
AHOLKUAK
aldatu- Arbendolarekin ere egin daiteke.
- Gozogintzako prestaketa ugaritan nahastu eta zaporea emateko erabiltzen da.