Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gabonetako konpota

(Konpota(e)tik birzuzenduta)

GABONETAKO KONPOTA

Gabonetako konpota

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

aldatu
  • Ura: Litro 1.
  • Ardo beltza edo zuria: 500 ml.
  • Azukrea: 175 g.
  • Kanela zotza: 1/2 .
  • Mertxika lehorra: 150 g. zatikatu.
  • Aran lehorra: 150 g.
  • Piku lehorra: 150 g.
  • Errezil sagarra: 250 g zuritu, bihotza kenduta eta kraskatu.
  • Neguko udarea: 250 g zuritu eta kraskatu.
  • Limoi zukua: 1 iragazia.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola bat sutan jarriko dugu ura, ardoa, azukrea, limoi zukua eta kanelarekin.
  • Mertxika eta pikuak gehitu bertara, 15 minutuz egosi, ondoren aranak, sagarrak eta udareak gehituko dizkiogu.
  • Beste 20 minutuz egosi, sutatik atera eta hozten utzi.

AHOLKUAK

aldatu
  • Euskal Herrian Gabonetan jan izan den postrea izan da.
  • Nahi izanez gero, mahats pasak ere gehitu daitezke.
  • Beste sagar edo udare mota batzuk ere erabil daitezke baina egosteko garaian desegiten ez direnak izan behar dute.