Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kuia krema otarrainxkekin

Errezeta-liburuaren parte.

Osagaiak aldatu

4 LAGUNENTZAT[1]

  • 1 kg. kuia.
  • 8 otarrainxka handi.
  • Esnegain basokada bat.
  • 2 gazta txiki.
  • Oliba olio zorrotada bat.
  • Gatza.

Pausoak aldatu

1

Lehen pausoan, otarrainxkak zuritu, eta burua kenduko diegu. Azal eta buruekin salda bat egingo dugu.

2

Horretarako, lapiko bat urez bete, berotzen jarri, eta bertan bost minutuz egosiko ditugu otarrainxken azal eta buruak. Ondoren, iragazi eta gorde.

3

Kuiari azala eta haziak ondo kendu, eta pusketa handitan zatitu.

4

Lapiko batean jarri. Bertara aurrez prestaturiko salda gehitu, baita esne gain basokada bat ere, eta beste basokada bat ur. Gatz pitin bat bota, eta su bizian 25 bat minutuz irakin.

5

Sutik kendu, eta oliba olio zorrotada bat eta bi gazta txikiak gehituko ditugu lapikora. Irabiagailuaren laguntzaz, krema lortu arte ondo irabiatu.

6

Kremaren lodieraren arabera, beharrezkoa dela uste badugu, ur pixka bat gehiago bota.

7

Ondoren, otarrainxkak prestatuko ditugu; erditik moztuko ditugu, baina ez erabat.

8

Isats aldean moztu gabeko pusketatxo bat utzi. Jarraian, zartagin batean oliba olio pixka bat bota, eta berotzen jarri. Su bizian, denbora gutxiz, frijitu otarrainxkak.

Erreferentziak aldatu