Euskal Curriculuma aldatu

Ikusten dituzun irudiak berdinak dira PDF bat direla esaten delako. Hau da, bakoitzaren gainean klik eginda dokumentu ezberdin bat da, Curriculumari egindako ekarpenak etab... -Theklan 13:08, 22 Ekaina 2008 (UTC)

Esperanto aldatu

Esperantoz ba al dakizu? Kontua da beharrezkoa dela zerbait jakitea era egokian jarduteko. Koloreetan esaterako idatzi duzuna ez da guztiz zuzena... Nik ez dut arazorik baldin eta idatzitakoa ondo idatzita badago, baina matematikari buruzko liburua idatz al daiteke matematikaz ezer jakin gabe?--Janfri 13:25, 23 Ekaina 2008 (UTC)

Ba orduan ez dut uste egokia denik ez dakigun zerbaiti buruz idaztea. Animatzen zaitut hizkuntza ikasi eta geroago laguntzera, edota esatera nola hobetu daitekeen zerbait, ulertzen ez dena nola egin daitekeen ulergarri, ikaslearen ikuspuntutik... Baina ezinezkoa da ganorazko zerbait egitea ez dakigun zerbaiti buruz. Animatu egiten zaitut dakizun zerbaiti buruz idazten. Eta eskerrik asko laguntzeko zure burua aurkezteagatik. Ondo ibili!--Janfri 14:23, 23 Ekaina 2008 (UTC)