Sukaldaritza liburua/Errezetak/Laranja gelatina
(Laranja gelatina(e)tik birzuzenduta)
LARANJA GELATINA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Gelatina orria edo hautsa: 20-25 g.
- Ura: 100 ml.
- Azukrea: 100 g.
- Laranja zukua: 500 ml.
- Limoi zukua: 1 iragazia.
PRESTAKETAK
aldatu- Gelatina orria ur hotzetan beratu 5 minutuz.
- 100ml ur azukrearekin berotu 40ºC inguru, hagatxoarekin nahasi eta sartu gelatina orriak bertan. Utzi disolbatzen hagatxoarekin mugitzen den bitartean.
- Gehitu eta nahasi, laranja eta limoi zukua.
- Nahastu hagatxoarekin eta aukeratutako ontzietan zerbitzatu eta hozten utzi.
AHOLKUAK
aldatu- Gelatina kopurua lortu nahi den dentsitate edo gogortasunaren arabera alda daiteke.
- Azukre kopurua ere aukerakoa izango da; nahi izatera, azukrerik gabe ere egin daiteke