Sukaldaritza liburua/Errezetak/Laranja maionesa

LARANJA MAIONESA

Laranja maionesa

360 ml inguru lortzeko.

OSAGAIAK aldatu

  • Arrautza: 1.
  • Oliba olioa: 100 ml. garraztasun apaleko.
  • Ekilore olioa: 150 ml.
  • Laranja zukua: 1 iragazia.
  • Gatza.

PRESTAKETA aldatu

  • Ontzi estu batean, arrautza, oliba olioa, laranja zukua eta gatza jarri.
  • Irabiagailua bertan sarturik, martxan jarri eta ekilore olioa gehitzen joango gara poliki-poliki.
  • Irabiagailuarekin egin beharreko mugimendua gora eta behera izango da eta segundo gutxitan maionesa eginik izango dugu.

AHOLKUAK aldatu

  • Arrautzaren tamainaren arabera, olio gehiago edo gutxiago onartuko digu.
  • Marokoko entsalada edo bestelako entsaladak ontzeko egokia dugu.