Sukaldaritza liburua/Errezetak/Limoi krema
(Limoi krema(e)tik birzuzenduta)
LIMOI KREMA
Litro inguru ateratzeko.
OSAGAIAK
aldatu- Arrautza: 4.
- Azukrea: 240 g.
- Limoi azal birrindua: 4.
- Limoi zukua: 160 ml.
- Gurina: 300 g.
PRESTAKETA
aldatuPertz batean irabiatu arrautzak azukrearekin eta gehitu azal birrindua eta zukua. Maria bainu batean jarri eta hagatxoarekin mugitzen dugun bitartean berotu 82ºC arte. Maria bainutik atera eta jarraitu hagatxoarekin nahasten 55ºC iritsi arte. Poliki poliki gehitu gurin zatiak, hagatxoarekin irabiatzen dugun bitartean harrotu arte.
OHARRAK
aldatu- Fruitua duten pastel edo opil desberdinak betetzeko erabiliko dugu.
- Eskuz egin beharrean gaur egun gailu elektrikoak erabili ditzakegu. Bai tenperatura kontrolatzen duten robotak erabiliz, bai irabiatzeko.