Sukaldaritza liburua/Errezetak/Maionesa saltsa

(Maionesa(e)tik birzuzenduta)

MAIONESA SALTSA

300ML INGURU SALTSA LORTZEKO.

OSAGAIAK

aldatu
  • Arrautza: 1.
  • Oliba olioa: 100 ml. garraztasun apalekoa.
  • Ekilore olioa: 150 ml.
  • Ozpina edo limoi zukua: 25 ml. Hau gustuen arabera.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Ontzi estu batean, arrautza, oliba olioa, ozpina edo limoia zukua eta gatza jarri.
  • Irabiagailua bertan sarturik, martxan jarri eta ekilore olioa gehitzen joango gara poliki-poliki.
  • Irabiagailuarekin egin beharreko mugimendua gora eta behera izango da eta segundo gutxitan maionesa eginik izango dugu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Arrautzaren tamainaren arabera, olio gehiago edo gutxiago onartuko digu.
  • Olio kantitatez pasatuko bagina, moztu egingo litzateke.
  • Kasu horretan, beste arrautza bat gehitu lehenik, eta olioa ondoren gehituko genioke.