Sukaldaritza liburua/Errezetak/Maionesa saltsa
(Maionesa saltsa(e)tik birzuzenduta)
MAIONESA SALTSA
300ML INGURU SALTSA LORTZEKO.
OSAGAIAK
aldatu- Arrautza: 1.
- Oliba olioa: 100 ml. garraztasun apalekoa.
- Ekilore olioa: 150 ml.
- Ozpina edo limoi zukua: 25 ml. Hau gustuen arabera.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Ontzi estu batean, arrautza, oliba olioa, ozpina edo limoia zukua eta gatza jarri.
- Irabiagailua bertan sarturik, martxan jarri eta ekilore olioa gehitzen joango gara poliki-poliki.
- Irabiagailuarekin egin beharreko mugimendua gora eta behera izango da eta segundo gutxitan maionesa eginik izango dugu.
AHOLKUAK
aldatu- Arrautzaren tamainaren arabera, olio gehiago edo gutxiago onartuko digu.
- Olio kantitatez pasatuko bagina, moztu egingo litzateke.
- Kasu horretan, beste arrautza bat gehitu lehenik, eta olioa ondoren gehituko genioke.