Sukaldaritza liburua/Errezetak/Neguko boilur beltzen nahaskia

Errezeta-liburuaren parte. Neguko boilur beltzen nahaskia[1]

Sasoi betean dugun altxor honekin egingo dugu gaurko errezeta. Oso sinplea izan arren, produktu zoragarri honek ukitu ezin bereziagoa emango dio errezetari. Boilurra onddo bat da, lur azpian hazten den patata ilun baten itxura daukana (Tuber melanosporum). Gaurkoan erabiliko dugun mota neguko boilurra da, boilur guztien artean preziatuenetarikoa. Abenduan hazten da, eta martxora bitartean aurki daiteke. Sasoirik hoberenean, ordea, urtarrilean egoten da.

Pausoak aldatu

1 Hasteko, boilurra ontzi batean jarri, eta zortzi arrautzak sartu, oso-osorik. Tapa batez estali, eta bi egunetan mantendu hozkailuan. Horrela, arrautzek boilurraren zaporea hartzea lortuko dugu.

2 Bi egunak pasatu ondoren, arrautzak atera, eta beste ontzi batean pixka bat irabiatu. Gatz pitin bat bota arrautzei, eta boilurraren erdia ere bertara xehatu.

3 Zartagin bat sutan jarri olio pitin batekin, eta, beroa dagoenean, arrautzak zartaginera bota. Sua motel-motel jarriko dugu, eta nahaskia egin. Kontuz gehiegi lehortu gabe, ez baitugu tortillarik egin nahi, nahaskia baizik.

5 Zerbitzatzeko, lau plater txiki hartu, eta osorik dugun beste boilur puska plater bakoitzaren gainean xehatu.

6 Ondoren, arrautz nahaskia banatu plateretara. 40 gramo boilur bakarrik erabili arren, zapore bikaina lortuko du nahaskiak.

Erreferentziak aldatu