Sukaldaritza liburua/Errezetak/Orburuak entsaladan, raf tomateekin
Errezeta-liburuaren parte. Orburuak entsaladan, raf tomateekin[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
- Dozena bat orburu.
- 4 raf tomate.
- Tipulin bat.
- Lolo letxuga.
- Oliba olio birjina.
- Gatza.
- Ozpina.
- Piperrautsa.
- Irina.
Pausoak
aldatuHasteko, orburuak prestatuko ditugu, horixe dugu errezeta honetako lanik handiena.
Lapiko handi batean ura erdira arte bete, 2 koilarakada irin gehitu, eta ondo nahastu. Gatz pitin bat bota, eta sutan jarri irakin arte.
Bitartean, orburuak zuritu; txortena ere moztu gabe zuritu. Orburuaren punta moztu pare bat zentimetro zabal. Ondoren, ur irakinetan sartu, eta irakin hogei bat minutuz. Gorde.
Letxuga garbituko dugu, eta ongi lehortu. Tipulina xafla finetan moztu, tomatea xerra lodixeagoetan moztu. Baita orburuak ere, goitik behera moztu (argazkian ikusten den bezala).
Plateraren muntatzen hasiko gara: plater baten erdian letxuga hosto batzuk ipini. Inguruan tomateak jarriko dizkiogu, baita orburu xaflak tomateen artean ere. Azkenik, tipulina jarri guztiaren gainean. Olio ozpin bat egin, bakoitzaren gustura; eta koilara baten laguntzaz dena ongi busti. Bukatzeko, piperrautsa gainetik bota eta jateko prest dugu entsalada.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/13