Sukaldaritza liburua/Errezetak/Otarrainxka eta onddo milorria
Errezeta-liburuaren parte. Otarrainxka eta onddo milorria[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
- Hostopil xafla bat.
- 2 onddo.
- 8 otarrainxka.
- Esne litro bat.
- 100 g gurin.
- 80 g irin.
- Gatza.
- Oliba olioa.
Pausoak
aldatuLabea berotzen ipini. Hostopila zilindro baten laguntzaz forma borobiletan moztu, eta labeko erretilu batean jarri. Labean sartu 180 gradutan, 20 bat minutuz. Atera eta gorde.
Onddoak garbitu eta pusketa txikietan moztu. Zartagin batean, oliba olio zorrotada baten laguntzaz, bost minutuz frijitu, eta ontzi batean gorde.
Otarrainxkak zuritu eta burua kendu. Zartagin berean, zapore guztiak ongi nahastu daitezen, otarrainxkak frijituko ditugu pusketa txikietan. Horiek ere onddoekin batera gorde.
Zartagin berean gurina bota, eta urtzean, irina gehitu; ongi nahastu, eta esnea —aurrez berotua— pixkanaka gehitu, bexamela lortu arte. Eragin denbora guztian. Gatz pitin bat bota eta bost minutuz ongi irakin.
Gorderik ditugun otarrainxka eta onddoak bertara gehitu. Ontzi batera pasa bexamela, eta epeltzen utzi. Hostopil borobil bakoitza hiru pusketatan moztu. Pusketa bakoitzean bexamel koilarakada bana jarri, eta milorria osatu.
Bukatzeko, labera sartu 5 minutuz azken berotua emateko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/11
[[Kategoria:Onddoak]]