Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata egosia

(Patata egosia(e)tik birzuzenduta)

Patata egosiak.jpg

Patata egosia

PATATA EGOSIA

OSAGAIAK aldatu

  • Patata.
  • Gatza.
  • Ura.

PRESTAKETAK aldatu

  • Patata, azalarekin, azalik gabe edo zatitua kazola batean jarri ur hotzarekin.
  • Gazitu ura eta sutan jarri.
  • Patataren tamaina, zati edo motaren arabera, denbora gehiagoan, 25-30 minutuan, edo gutxiagoan, 15 bat minutuan egosiko dugu.
  • Patata desegin aurretik, ur berotatik atera.

AHOLKUAK aldatu

  • Prestaketaren arabera, zuritua edo zuritu gabe egos daitezke.
  • Baita zatitua, azalarekin edo azalik gabe eta forma desberdinekin moztuta ere, karratuak, borobilak, torneatuak, intxaur itxurakoak.....
  • Edozein patata mota egosteko gazitutako ur hotzetatik abiatuko da.
  • Irakinaldiak beti baxua izan beharko du, eta denborak kontrolatzeaz gain, labana txiki batekin patata egina dagoen egiaztatu.
  • Patata gehiegi egin ez dadin, ur berotatik atera, egina dagoela egiaztatutakoan.