Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata gorritua

PATATA GORRITUA

MAHAIKIDEAK: 6 anoa.

OSAGAIAK

aldatu
  • Patata: 3 dadotan edo nahi dugun beste formetan (borobilak, torneatuak..).
  • Gurina edo oliba olio birjina: 100 g.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Labea piztu 200ºC-tan.
  • Kazola batean ur hotza gatzarekin jarri eta patatak bertan sartu.
  • Sutan jarri eta minutu pare batean egosi.
  • Patata iragazi eta zartagin batean koipearekin 5 minutuz salteatu.
  • Ondoren labera sartu 8-10 minutuz.
  • Labetik atera erretilua eta gazitu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Normalean era guzietara prestatutako haragien lagungarri gisa zerbitzatzen da.