Sukaldaritza liburua/Errezetak/Patata sueztitua
(Patata sueztituak(e)tik birzuzenduta)
PATATA SUEZTITUA
MAHAIKIDEAK
OSAGAIAK
aldatu- Patata: 2 , zuritu eta bolatxo, baratxuri ale edo torneatu forma emana.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Baratxuria: 2 xehatu.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
PRESTAKETAK
aldatu- Kazola txiki batean ur hotza jarri, eta bertan sartu patatak.
- Gazitu eta sutan jarri.
- Irakin 8 minutu inguru, eta erretiratu bertatik.
- Soute edo zartagin batean, olioa, baratxuria eta perrexila jarri, eta sartu bertan patatak.
- Su ertainean salteatu baratxuri eta perrexila, zaporea hartu eta gorritzen diren bitartean.
- Amaieran gatzarekin ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Patatak gutxiago edo gehiago egos ditzakegu; eta horren arabera, ondoren zartagineko denbora ere desberdina izango da.
- Kontu izan gehiegi egosi gabe, erraz puskatu baitaitezke eta egosi orduko ur berotatik azkar atera.
- Jeneralean, arrain errezeten lagungarri izaten dira.