Sukaldaritza liburua/Errezetak/Prantxikaren bizkotxoa
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
aldatu4 LAGUNENTZAT[1]
Flanerako:
5 arrautza oso.
- Litro erdi esne.
- 125 g azukre.
- 125 g azukre, gozokirako.
- Banilla makilatxoa.
Bizkotxorako:
- 3 arrautza.
- 3 koilarakada azukre.
- 3 koilarakada irin.
Pausoak
aldatu1 Lehenik, flanarekin hasiko gara. Esnea eta azukrea lapiko batean irakiten jarri, banilla makilatxoarekin.
2 Irakiten hastean, itzali eta sutik erretiratu. Gozokirako azukrea zartagin batean ipini, eta sutan berotu gozokia lortu arte. Flanaren moldean jarri, eta hozten utzi.
3 Ontzi batean, arrautzak ongi irabiatu, eta esne beroa gehitu. Ongi nahastu, eta flanaren moldera gehitu.
4 Labea 160 gradutan berotzen jarri, eta flanaren ontzia labean sartuko dugu 25 bat minutuz.
5 Atera baino bost minutu lehenago, bizkotxoa prestatzen hasiko gara. Horretarako, arrautza gorringo eta zuringoak bi ontzitan banatu. Azukrearen erdia (1,5 koilarakada) gorringoak ditugun ontzira bota, eta ongi nahastu.
6 Ondoren, zuringoak irabiatzen hasi. Ongi harrotuak daudenean, gainontzeko azukrea (1,5) gehitu.
7 Zuringoak gorringoekin nahastu, eta, ondoren, irina gehitu eta nahastu.
8 Labean dugun flana atera —erdi egina egongo da oraindik—. Bizkotxo masa gehitu gainean, eta berriz ere labean sartu, beste bost bat minutuz.
8 Ondoren, labetik atera, eta, flana hoztu denean, moldetik atera. Horrela, bizkotxoak gainean duen karamelua xurgatuko du, eta tarta freskagarri bezain goxoa geratuko zaigu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/6