Sukaldaritza liburua/Errezetak/Saltsa arrosa

(Saltsa arrosa(e)tik birzuzenduta)

SALTSA ARROSA

Saltsa arrosa

MAHAIKIDEAK: 450 ml inguru lortzeko.

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina: 150 ml. garraztasun gutxikoa.
  • Ekilore olioa: 225 ml.
  • Arrautza gorringo: 2.
  • Sagardo ozpina: 20 ml.
  • Gatza.
  • Laranja: 1 zuku iragazia.
  • Ketchup: 25 g.
  • Ziapea: 25 g.
  • Tomate frijitua 50 ml.
  • Soja saltsa: Tanta batzuk.

PRESTAKETA

aldatu
  • Ontzi estu batean ozpina, gatza, mostaza eta soja saltsa jarriko ditugu.
  • Gorringoak gehitu eta irabiagailuarekin gora eta behera eginez mugitzen hasiko gara olioa gehitzen dugun bitartean.
  • Ondo loditzen utziko dugu.
  • Bukatzeko laranja zukua, ketchupa eta tomate saltsa gehituko ditugu eta puntuan jarriko dugu. Hozkailuan gorde beti.

AHOLKUAK

aldatu
  • Olioa eta gorringoarekin maionesa bat egin ordez, etxean maionesa hau baldin badugu, beste osagaiak gehitu eta nahastea nahikoa izango da.