Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz esnea 2
(Sukaldaritza liburua/Arroz esnea(e)tik birzuzenduta)
Errezeta-liburuaren parte. Arroz esnea[1]
Osagaiak
aldatu4 pertsonarentzako osagaiak:
- Litro bat baserriko esne
- 200 g azukre
- 80 g arroz
- Kanela makilatxo bat
- Limoi azal zati bat
Pausoak
aldatuEsnea lapiko batean irakiten jarriko dugu lehenik, kanela eta limoi azalarekin batera.
Irakiten hasten denean, kanela zatia kendu, eta arroza nahastuko diogu.
Berriro irakiten hasten denean, sua pixka bat jaitsi, eta pil-pil motelean edukiko dugu 20 bat minutuz; ahaztu gabe, bost minutuan behin pixka bat nahastu behar da.
Denbora hori pasa ostean, eta ez aurretik, azukrea gehitu behar diogu, eta beste bost edo zazpi minutuz irakiten eduki; oraingoan, etengabe nahastu beharko dugu, bestela itsatsi egingo zaigu eta.
Mahaira zerbitzatzeko ontzitxoetan banatu, eta prest dago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Iker Markinez. Berria: https://www.berria.eus/egilea/Iker_Markinez/14