Sukaldaritza liburua/Errezetak/Aire kauserak , txutxoak edo profiterolak

AIRE KAUSERAK, TXUTXOAK EDO PROFITEROLAK

30 txutxo inguru egiteko.

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Erretilu bat labeko paperarekin prestatuko dugu. Labea 180 Cº-tan piztu.
  • Kazola estu batean esnea, gatza eta gurina su baxuan jarri.
  • Esnea irakiten hasitakoan irina gehitu. Espatula batekin indartsu nahasi, orea ondo lehortuz. Hau normalean oso azkar izaten da. Ez utzi itsasten inoiz. Kazola sutatik erretiratu eta jarraitu minutu pare batez mugitzen.
  • Sutatik kanpo arrautzak banan-banan gehitzen joan. Arrautza bakoitzarekin indartsu nahasi eta lehortzen utzi.
  • 4. arrautzaren ondorengo arrautza irabiatu eta ¼-na gehitu.
  • Hemen dago errezeta honen parterik zailena: puntu egokia harrapatzea alegia. Nola jakin zein den puntua? Ba, koilaran, ore pitin bat hartu eta ore horrek oso, oso poliki, erori beharko du. Oso azkar erortzen bada, labean ez da mantenduko eta ez bada erortzen ez da zabalduko.
  • Behin oreak guk nahi dugun dentsitatea lortu duenean, koilara batekin edo pastelgintzako mahukarekin bolatxo txikiak edo konoak banandu erretiluan.
  • Labera sartu eta 20 minutu inguruan egosi.
  • Labetik atera, hozten utzi eta guraize batekin alboan zulo bat egin, ondoren pastelgintzako mahukarekin edo koilara batekin kremaz bete. Amaitzeko eskuekin hartu eta txokolate bainua ukituko dugu, txapel bat sortuz. Hozten utzi.

AHOLKUAK

aldatu
  • Opil hauek, mota guztietako kremaz edo esne-gainez bete daitezke.
  • Kanpotik ere txokolate edo fondant mota desberdinekin estal daitezke.
  • Forma ere alda daiteke, luzeka, zirkularra...
  • Ore hau frijitu ere egin daiteke; hala eginez gero, buñueloak deitzen zaie.