Sukaldaritza liburua/Errezetak/Alioli azkarra

ALIOLI AZKARRA

Alioli saltsa azkarra

MAHAIKIDEAK: 400 ml. inguru lortzeko.

OSAGAIAK aldatu

  • Baratxuria: 8 zuritu eta zatitu.
  • Arrautza gorringo: 2.
  • Limoi zukua: 1/2.
  • Oliba olio birjina: 300 ml.
  • Gatza.

PRESTAKETA aldatu

  • Irabiagailuaren ontzi estuan jarri baratxuriak, 50 ml. olio eta xehatu ongi.
  • Jarraian gehitu gatza, gorringoak eta limoi zukua.
  • Piztu irabiagailua abiadura txikian, eta joan gehitzen oliba olio hari bat saltsa bateratu eta loditzen den bitartean.

AHOLKUAK aldatu

  • Saltsa moztuko balitz, beste gorringo bat jarriko genuke ontzian eta moztutako saltsa poliki poliki gehitzen joango ginateke irabiatuz, harik eta saltsa ongi bateratu arte.
  • Mota guztietako arrain, haragi eta barazkiekin laguntzeko erabiltzen da.