Sukaldaritza liburua/Errezetak/Anana bavaroisa

ANANA BAVAROISA

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

aldatu
  • Anana: 500 g. zuritua, bihotzik gabe eta karratutan.
  • Limoi zukua: 1.
  • Limoi azala birrindua: 1 zuririk gabe.
  • Azukrea: 100-200 g. Aukeran.
  • Esne-gaina: 400 ml.
  • Gelatina hautsa: 20 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Anana garbitu, zatikatu, eta irabiagailuarekin pure bat egin.
  • Limoi azal birrindua eta zukua nahasi.
  • Bestetik esne-gaina 100 ml berotu eta bertan gelatina urtu.
  • Gainerako esne-gaina azukrearekin harrotu.
  • Lehenik anana purea gelatinarekin nahasi.
  • Nahasketa hau guztia 33ºC-tan dagoenean esne-gaina poliki poliki gehitu.
  • Amaitzeko moldeetara atera, eta utzi hozkailuan gogortu bitartean.

AHOLKUAK

aldatu
  • Esne-gaina nahasterakoan, kontu handiarekin egin behar da; inoiz ez irabiatu.
  • Tenperatura ez badugu errespetatzen, esne-gain harrotua jaitsi egingo zaigu.
  • Normalean bavaroiseak bustitako bizkotxo xaflen gainean aurkezten dira.
  • Ananarekin egin beharrean guk aukeratzen dugun beste zapore batekin presta daiteke.