Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxoa betea

ANTXOA BETEAK

Antxoak pikillo piperraz beterik

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Antxoa: 1 kg.
  • Gatza: Pitin bat.
  • Pikillo piperrak: 20 erdibitu.
  • Irina: 200 g.
  • Arrautza: 2-3.
  • Ekilore olioa edo oliba olioa: 300 ml.
  • Baratxuria: 2 zanpatu.

PRESTAKETA

aldatu
  • Antxoei behatzekin burua bizkar hezurra eta tripak kendu, zabal zabal utziz.
  • Uretan garbitu, ongi xukatu eta erretilu batean zabaldu.
  • Gatzatu eta bere horretan 10 minutu utzi.
  • Antxoa erdien gainean pikillo piper erdi bat jarri eta beste antxoa erdiekin estali.
  • Irinetan pasa eta ondoren arrautzetan.
  • Zartagin bat sutan jarri olioa eta baratxuriarekin.
  • Baratxuria gorritutakoan erretiratu.
  • Antxoak frijitu bi aldetatik.
  • Paper xurgatzailea duen erretilu batera atera.

AHOLKUAK

aldatu
  • Antxoak ez frijitu gehiegi bestela erraz lehortzen bai dira.
  • Antxoak frijitzen ditugun heinean olioa zikina dagoela nabaritzen badugu iragazi.