Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxoa frijituak
Errezeta-liburuaren parte.
Osagaiak
aldatuOsagaiak:
- 28 antxoa, bururik eta triparik gabe
- Oliba olioa, 0,4º
- 6 baratxuri ale
- Gatza eta Kaienako pipermin bat
- Perrexil xehatua (nahi izatera)
Pausuak
aldatu- Baratxuri aleak zuritu eta zati txikietan moztu. Zati hauek, katilu batean oliba oliotan gorde.
- Antxoa garbitu, buru eta triparik gabe utzita baina xerrak bizkarrezurretik banatu gabe. Ur txorrotada fin batez lagundu.
- Hiru hatzeko sakonerako olioa jarri berotzen zartagin batean.
- Antxoei gatza egin.
- Olio-baratxuri goilarakada haundi bat gehitu berotzen ari den olioari eta baratxuria olio gainera igotzen denean( edo gainean bir-birrean geratzen bada) antxoak gehitu. Hauek bitsadera baten laguntzaz oliotan mugitu 10-15 segunduz eta oliotik atera plater gainera.
- Platerean, erretako baratxuriez gaineztatu eta, nahi izatera, eta Perrexil hautseztatuko dugu ondoren haien gainean.
Dastatzeko gomendioak
aldatu- Gustuko den ogi zati baten gainean antxoak ipini, beren olioaz ogia busti dadin.
- Banaka banaka isatsetik buru aldera tira eginez xerratu eta dastatu
- Amaierarako, ogiak antxoen berezko olio guztiaren zaporea hartuko du. Hau da mokadurik onena.
Kasu!
aldatuOlioa ongi berotzea eta baratxuriak gero eranstea, horra berealdiko garrantzia duen zerbait. Antxoak batera eta denbora-tarte txikian frijituko dira horrela egiten badugu. Oker jokatuko genuke olioa baratxuri xerrekin batean berotu nahi izan bagenu: baratxuriak gorrituko lirateke eta olioak ez luke antxoak frijitzeko adina tenperatura izango. Gaizki frijiturik eta bera-bera geratuko litzaizkiguke seguruenik antxoak.
Antxoa garaian, bertako antxoak zapore eta testura hobea du kanpokoak baino. Urtearen araberakoa da garaia, baina normalki, apirilaren erdialdera hasi eta ekainean amaitzen da.
Antxoak omega 3 eta 6 gantza du. Osasunerako aberasgarria dena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://pagotxa.eus/errezeta/antxoa-frijituak/