Sukaldaritza liburua/Errezetak/Antxua ozpinetan
ANTXUA OZPINETAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Antxua: 1kg
- Gatza: Pittin bat.
- Ozpina: Antxuak estaltzeko adina.
- Oliba olioa: Antxuak estaltzeko adina.
- Baratxuria: 4 ale xehatua.
- Perrexila: Xorta txiki bat xehatua.
PRESTAKETA
aldatu- Antxuei behatzekin burua bizkar hezurra eta tripak kendu, zabal zabal utziz.
- Uretan garbitu, ura ongi xukatu eta erretilu batean zabaldu.
- Gatzatu eta bere horretan 10 minutu utzi.
- Ontzi estu batean antxuak geruza bat zabaldu eta ozpinarekin estali.
- Aurrekoen gainean bigarren geruza bat egin eta berriro hau ere ozpinarekin estali. Antxua guziak egin arte.
- Ordu betez eduki antxuak ozpinarekin estalita. Denbora hau pasatutakoan ozpina kendu.
- Beste ontzi estu batean antxua geruza bat zabaldu eta baratxuria eta perrexila bota gainetik, eta oliba olioarekin estali. Horrela egingo dugu geruzaz geruza antxua guziak bukatu arte.
AHOLKUAK
aldatuAntxuak modu honetara prestatuko bagenitu ahalik eta azkarren jatea komeni izaten da, egun batzuetara antxua ozpinaren eraginez desegin egingo bai da.