Sukaldaritza liburua/Errezetak/Apar bizkotxoa

APAR BIZKOTXOA

OSAGAIAK

aldatu

( 4 LAGUNENTZAT)

  • Arrautzak: 4.
  • Azukrea: 125 g.
  • Irina: 75 g bahetu.
  • Arto irina: 75 g.
  • Legamia-hautsa: 5 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Piztu labea 180º-tan.
  • Prestatu erretilu bat labeko paperarekin edo bizkotxo moldea gurin eta irinarekin estali.
  • Irina, arto irina eta legamia nahastu eta galbahetik bahetu.
  • Pertz batean gorringoak 50 g. azukrerekin harrotu lehenik.
  • Jarraian, beste pertz batean zuringoa harrotzen hasi eta erdia gutxi gora behera altxatuta dagoenean, gainerako azukrea (75g) gehitzen joan guztiz harrotu arte.
  • Kontu handiarekin zuringoa eta gorringoa nahasi, inoiz ez irabiatu.
  • Nahasiak daudenean, irinak eta legamia gehitzen joango gara kasu honetan era nahasiz inoiz ez irabiatuz.
  • Plantxa edo labeko erretiluan egin nahi izanez gero, mahukan sartu eta papera duen erretiluan zabaldu, bestela moldean sartu.
  • Egosi labean plantxa bada 10 minutu inguruan, eta pastelerako 15-18 minutu inguru.
  • Labetik atera orduko, moldetik atera egin behar da bizkotxoa eta alde lisoa beheratz duela hozten utzi. Plantxa balitz labeko paperetik askatu eta paper beraren gainean, buelta emanda, hozten utzi.


OHARRAK

aldatu
  • Arrautza ongi harrotzeko tresneria ondo garbiturik eta lehorturik izan.
  • Arrautzak ongi harrotzea ezinbestekoa da.
  • Harrotutako arrautzari irina kontu handiarekin nahastu behar zaio. Pauso honetan, inoiz ez da irabiatu behar, helburua lehenago harrotutako hori mantentzea da.
  • Behin moldetik atera eta hozteko, moldean zegoen posizio berean utzi behar dugu, bestela mahaira itsatsi egingo zaigu.