Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arbendol (Almendra) teilak

ARBENDOL TEILAK

MAHAIKIDEAK: 20 Teila inguru egiteko.

OSAGAIAK aldatu

  • Arbendol gordina, xerratua edo birrindua: 250 g.
  • Azukrea: 250 g.
  • Irina: 45 g.
  • Zuringo irabiatua ez harrotua: 150 g.
  • Gurina: 40 g. urtua.

PRESTAKETA aldatu

  • Labeko erretilu batean labeko papera jarriko dugu.
  • Labea 160Cº-tan piztu.
  • Katilu batean arbendolak, azukrea eta irina elkartu eta nahasi.
  • Zuringo irabiatua elkartu lehenik, eta gurina jarraian, ongi nahasi.
  • Sardexka bat ur edalontzi batean busti. Sardexka hau erabiliko dugu erretiluan paperaren gainean pilatxo txikiak sakabanatzeko. Ondoren
  • Sardexka bustiarekin pila hauek ahalik eta gehien zabaldu.
  • Erretilua labera sartu.
  • Kolorea hartutakoan, labetik atera eta labeko paperetik banandu azkar, hoztu aurretik.
  • Teilaren moldean jarri ( komertzialki teilak tolestuta saltzen dira) edo arrabola baten gainean jarri, honek forma berdina emango lioke. Hoztuta daudenean, gogorrak gelditzen dira.

AHOLKUAK aldatu

  • Teilak oso delikatuak dira eta hoztuta daudenean oso kontuz mugitu behar dira, oso erraz puskatzen baitira.
  • Orea zabaltzeko sardexka ura duen edalontzian sartuko dugu maiz, bestela itsatsi egiten da.
  • Teila ez da zertan tolestu behar.
  • Beti ontzi itxi batean gorde beharko dira teilak.