Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ardi salda

ARDI SALDA

5 l lortzeko.

OSAGAIAK

aldatu
  • Ardi buru: 1 erdibitua.
  • Ardi haragia. 1 kg.
  • Ardi hezurra: 1 kg.
  • Tipula: 2 zuritu eta erdibitu.
  • Azenarioa: 3 zuritu eta luzean erdibitu.
  • Porruaren berdea: 3 garbitu eta bere horretan.
  • Perrexila: Eskukada 1, uretan ondo garbitua.
  • Baratxuria: Buru oso 1, kanpoko hosto lehorrak kendu eta erdibitua.
  • Ura: 8 litro.
  • Gatza.


PRESTAKETA

aldatu
  • Ardi burua, haragia eta hezurrak ur hotzetan ongi garbitu.
  • Ortukoak oso ongi garbitu eta barazki sorta bat edo bi egin listariarekin lotuz
  • Marmita zabal batean ur hotza jarri eta kontu handiarekin sartu bertan, burua, haragia hezurrak eta barazkia.
  • Aurreko pauso hori kontu handiarekin egin behar da, barazki guztiak ondo garbiturik eta mugimendu bortitzik egin gabe.
  • Sua piztu eta 3 orduz irakingo dugu.
  • Salda kontu handierekin, iragazki fin batetik edo estameta batetik pasa.
  • Gatzatu.
  • Behin hoztu ondoren koipe gehiegi balu, nahi duguna erraz kenduko genioke.

AHOLKUAK

aldatu
  • Bereziki Baztan zopa egiteko erabiliko dugu baina, ardiki gisatu edo arrozak egiteko ere egokia dugu.
  • Gardentasuna asko baloratzen da, horregatik prestaketa guztian oso ondo garbituko ditugu osagai guziak eta ez dugu mugimendu bortitzik egingo.
  • Saldak kolore ilunagoa edo gorriagoa izan dezan nahi badugu, tipula xerratu eta plantxan kolorea eman ondoren sartuko dugu marmitara.