Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arkume Tajina

ARKUME TAJINA

Arkume Tajina

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Arkume haragia: 1600 g.
  • Gatza.
  • Tipula: 2 xehatu.
  • Tomate naturala: Hazirik gabe karratuetan.
  • Perrexila: Xorta txiki bat xehatu
  • Piperbeltza: 5 g.
  • Kurkuma: 5 g.
  • Jengibrea : 5 g.
  • Kanela: 5 g.
  • Oliba olio birjina: Zurrusta motz 1.
  • Orburuak: 4 zuritu eta bihotza bakarrik.
  • Ilarrak: 100 g.
  • Limoia: 2, lautan.

PRESTAKETAK

aldatu
  • Pertz edo tajina prestatzeko hondarrezko ontzi batean, arkume haragia jarri.
  • Ondu haragi hau, gatza, tipula, perrexila, piperbeltza, kurkuma, jengibrea, kanela, eta oliba olioarekin. Dena ongi nahasiz.
  • Utzi minutu batzuetan bere horretan espezien zaporearekin blaitu bitarte.
  • Jarri tajin ontzian haragi guzia eta gehitu gainetik, tomatea, ilarrak, orburuak eta limoi zatiak.
  • Tajin ontziko kono tapa bereizgarria jarri. Utzi bere horretan su baxuan haragia ongi erregosi eta bigundu arte. Tarteka tapa kendu, mugitu eta ur pitin bat beharko balu gehitu.
  • Haragia ongi bigunduta dagoenean tapa kendu eta zerbitzatu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Erregosiaren teknika ederki erabiltzen da plater honetan, kazolaren formak horretan laguntzen du. Hala ere beti kontutan izan su baxuan prestatu behar dela plater hau eta pazientzia beharko dela.