Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arkume saiheskia bexamelan bildua
ARKUME SAIHESKIA BEXAMELETAN BILDUAK
10 saiheskirentzat.
OSAGAIAK
aldatu- Hezurdun arkume saiheskia: 10.
- Gatza.
- Ekilore olioa: 200 ml. saiheskia frijitzeko eta erretilua margotzeko.
- Gatza.
- Estaltzeko bexamel saltsa fina: 500 ml esnerekin eta 55 g. irin eta gurinarekin.
- Arrautza eta ogi birrindua: Birrineztatzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Arkume sahieskiak koipe gehiegi badu kendu. Ondoren hezurra zuritu, horretarako labana batekin arraskatu lehenik eta trapu baten laguntzaz ondoren hezurra zuritu. Haragiak soberan duen koipea kendu.
- Gatza eman, eta zartagin batean su bizian denbora laburrean frijitu.
- Kazola batean bexamel zuria prestatu eta beroan, arkume saiheskia hezurretik helduta bertatik pasa eta estali ondoren, koipez margotutako erretilu batean hozten utzi.
- Hoztu ondoren, arrautza eta ogi birrinduetan pasatu frijitu aurretik.
OHARRAK
aldatu- Bexamel zuria egin orduko azkar pasa behar dira saiheskiak; bestela, saltsa loditu eta ez du estalkia egoki egiten.