Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arkume txuletak bexamelarekin
ARKUME TXULETAK " VILLEROY" ERAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Hezurdun arkume txuleta: 16.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Gurina: 30 g.
- Irina: 30 g.
- Esnea: 500 ml.
- Intxaur muskatua.
- Piperbeltz zuria.
- Arrautza: 2.
- Ogi birrindua: 200 g.
- Ekilore olioa: 400 ml.
PRESTAKETAK
aldatu- Arkume txuleta ondo garbitu, soberako gantza kenduz eta txuletaren makila trapu batekin tiraka zurituz.
- Gatz eta piper hautsarekin ondu.
- Zartagin batean, oliba olioarekin arkume txuletak buelta eta buelta emanez frijitu, erretilu batean gorde.
- Beste alde batetik, kazola estu batean gurina eta irina sutan jarri. Egosi elkarrekin 5 minutuan su baxuan.
- Gehitu esne beroa, poliki poliki, hagatxo batekin eragiten diogun bitartean. Egosi beste 5 minutuan.
- Ondu bexamel hori piper hauts zuriarekin, intxaur muskatuarekin eta gatzarekin.
- Arkume txuletak makilatik eskuarekin helduz, pasa haragia bexameletik eta koipearekin igurtzirik dagoen erretilu batean, utzi hozten.
- Behin arkumeak ondo hozturik dugunean, birrineztatu, arrautza irabiatutik lehenik, eta ogi birrindutik pasatuz ondoren.
- Amaitzeko, jan aurretik zartagin batean frijitu.
AHOLKUAK
aldatu- Arkume txuletak bexameletik pasatzeko hau oso beroa dagoela egin behar da, bestela dentsitate handia hartzen baitu segituan, eta horregatik ezingo dugu ondo estali.
- Jatorrizko "Villeroy" saltsak, gazta birrindua eta oilasko zuringoa darama; nahi izatera, modu horretara egin liteke, baina lodiegia ez geratzeko kontu izan beharko da.