Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrain budina

MAHAIKIDEAK: 6

ARRAIN BUDINA

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Tipula: ½ lerrotan.
  • Porrua: 1/2 lerrotan.
  • Tomate birrindua: 100 ml.
  • Arrain zuria: 400 g. 5 minutu egosi, xukatu eta birrindua.
  • Esne-gaina: 250 ml.
  • Gatza.
  • Piperbeltz zuri.
  • Arrautza: 7.
  • Gurina eta irina moldea estaltzeko.

PRESTAKETA

aldatu
  • Tipula eta porrua olioarekin kazola batean su baxuan goxatzen jarri.
  • Barazkia ongi egina dugunean, tomatea gehitu eta 15 minutuz egiten utziko dugu, ongi lehortuz.
  • Arrain zuria eta esne-gaina bertaratu. Irakinaldi bat eman eta sutatik kendu.
  • Arrautzak irabiatu eta hau ere elkartu aurreko orearekin.
  • Gatza eta piperbeltz zuriarekin ondu.
  • Moldea gurina eta ogi birrinduarekin estali.
  • Labea 180ºC-tan piztu.
  • Moldeak bete eta maria bainuan labera sartu.
  • 30-40 minutu inguru egosi. Txotxa erdian sartu eta garbia ateratzen denean, labetik kendu eta hozten utzi.
  • Behin hoztutakoan moldetik atera.

AHOLKUAK

aldatu
  • Nahi izanez gero, moldea labera sartu aurretik, paper herdoilgaitzarekin estali, gainetik ez belzteko.
  • Arrautza beti sutatik kanpo gehitu, bestela mamitzeko arriskua izango dugu.