Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrain salda
ARRAIN SALDA
2 LITRO SALDA INGURU LORTZEKO
OSAGAIAK
aldatu- Ura: 4 litro.
- Arrain zuriaren hezurra eta burua: 1 kg.
- Arrozetako ganba edo itsaski burua: 100 g.
- Tipula: 1 zuritu eta erdibitu.
- Porruaren berdea: 1.
- Azenarioa: 1.
- Perrexila: Sorta txiki bat.
- Ardo zuria: 100 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Marmita batean ura, ardo zuria, arrain hezurrak, buruak eta ganba zanpatuak sartu.
- Porruaren berdea, azenarioa eta perrexilarekin sorta bat osatu, listariarekin lotu eta tipularekin batera marmitan sartu.
- 30 minutuz egosi. Txino batetik iragazi eta puntuan jarri.
AHOLKUAK
aldatu- Salda gardena izateko, osagaiak marmitan kontu handiarekin sartu behar dira, eta irakinaldiak su motelean izan behar du. Iragazteko garaian ere kontu handia erabiliko dugu.