Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrautza bete frijituak
ARRAUTZA BETE FRIJITUAK
MAHAIKIDEAK: 24 arrautza erdi.
OSAGAIAK
aldatu- Arrautza egosia: 12 ale.
- Gurina: 60 g.
- Irina: 60 g.
- Esnea: 500 ml.
- Urdai egosia: 50 g. xehatu.
- Piperbeltz.
- Gatza.
- Intxaur muskatua.
- Ekilore olioa: Ontzia margotzeko.
- Bexamel saltsa fina : Litro 1, 90 g. irin eta gurinarekin eta litro esnearekin egina.
- Arrautza eta ogi birrindua: Birrineztatzeko.
- Ekilore olioa frijitzeko: 400 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Lehenik arrautza egosia zuritu eta erditik moztu. Gorringoa eta zuringoa banandu, gorringoa xehatuz.
- Gurin, irin eta esnearekin bexamel bat egin, urdaia eta gorringoa gehitu, 15 minutuz egosi, ondu eta sutatik atera.
- Bexamela epel dagoenean, eta koilara baten laguntzaz arrautzak ongi bete eta hozten utzi.
- Arrautzak hozturik daudenean, bigarren bexamel bat egingo dugu, kasu honetan zuria, 90 g irin eta gurinekin eta litro bat esnerekin.
- Bexamel honetan, arrautza erdiak sartu eta bi koilararen laguntzaz bexamelarekin estaliz. Olioz margotutako erretilu batera atera.
- Amaitzeko, arrautza eta ogi birrinduekin estali eta frijitu.
AHOLKUAK
aldatu- Arrautzak bigarren bexamelean azkar bildu behar dira. Poliki eginez gero, bexamelak dentsitate hartuko luke eta ez luke ongi estaltzen utziko.
- Bexamela egosteko garaian oso gainean egon behar da itsatsi ez dadin.