Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrautza frijitua
ARRAUTZA FRIJITUA
MAHAIKIDEAK: 4 lagun.
OSAGAIAK
aldatu- Arrautza oso freskoak: 8.
- Oliba olioa birjina: Ugari baina zartaginaren arabera gutxiago edo gehiago.
- Baratxuria: 4 erdibitu.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Zartagin bat sutan jarriko dugu olio eta baratxuriarekin.
- Baratxuriak kolorea hartutakoan, erretiratu.
- Arrautzen oskolak banan-banan kraskatu eta katilu batean jarri, puskatu gabe.
- Zartagineko sua igo eta nahiko bero dagoenean, kontu handiarekin oliotan sartu.
- Gazitu eta bitsaderarekin olioz arrautza busti momenturo.
- Arrautzari alboak txigortzen hasitakoan, eta gorringoa gehiegi gogortu aurretik atera.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu izan arrautzaren gorringoa gehiegi egin ez dadin; azkar burutu behar da, horregatik gainetik olio beroarekin bustitzea garrantzizkoa da.