Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrautza galdarraztatua
ARRAUTZA GALDARRAZTATUA
OSAGAIAK
aldatu- Arrautza oso freskoa: 4.
- Ozpina: Zurrustada motz 1.
- Gatza.
- Ura.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola ez handi baina altu batean ura eta gatza, ozpin zurrusta batekin sutan jarri.
- Kraskatu oskola eta arrautza katilu batean jarri.
- Bitsaderarekin eta urari bueltak emanez zurrunbilo bat sortu.
- Sartu arrautza erdian kontu handiarekin 90ºC tara dagoen uretara.
- Utzi bi minutu eta erdi, zuringoa gogortu bitartean.
- Atera bitsaderarekin plater batera.
AHOLKUA
aldatu- Arrautza galdarraztatua plater desberdinen lagungarri moduan erabiltzen da.
- Arrautza freskoa ez bada, zuringo guztia zabaldu egingo zaigu, eta itxura oso kaskarrarekin geratuko da.