Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrautzarekin labean eginiko gazta tarta
ARRAUTZAREKIN LABEAN EGINIKO GAZTA TARTA
MAHAIKIDEAK: 8.
OSAGAIAK
aldatuOinarrizko gaileta egiteko
- Irin ahula: 250 g. bahetu.
- Gurina: 150 g. pomada puntuan.
- Azukrea: 50 g.
- Arrautza: 1.
- Gatz fina: Pitin bat.
Tarta betegaia
- Gazta krema: 500 g.
- Azukrea: 150 g.
- Esne gaina: 200 ml.
- Arrautzak: 5 .
- Laranja azal birrindua: 1/2. Kontuz zuria jarri gabe, oso axalekoa izan dadila.
PRESTAKETA
aldatuOinarria egiteko
- Irinarekin sumendi bat egin mahai batean edo katilu batean: erdian gurina, azukrea, gatza eta arrautza jarriko ditugu.
- Poliki dena nahastuz joango gara, bola bat osatuz.
- Katilu batean jarri: trapu heze batekin estali eta ordu erdiz gutxienez hozkailuan bere horretan eduki erabili bitartean. Erabili aurretik bi orduz gutxienez eduki behar da hozkailuan.
Tartaren betegaia
- Ontzi batean gazta, azukrea, esne gaina, arrautzak irabiagailuarekin nahastu.
- Jarraian, laranja azala erantsi.
Tarta amaitzeko
- Labea 170ºC-tan piztu.
- Moldea gurin eta irinarekin estali.
- Jarraian, arrabola batekin gaileta orea zabaldu eta moldea tapatu.
- Aurretik prestatuta daukagun gazta betegaiarekin bete.
- Labera sartu 15 minuturen inguruan, txotxa garbia ateratzen denean erretiratu eta hozten utzi.
AHOLKUAK
aldatu- Gazta tarta hau azpiko gaileta gabe ere egin genezake.