Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz esnea
ARROZ ESNEA
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatu- Esnea: 2 l.
- Arroza: 100 g.
- Limoi azala: 4 xerra.
- Kanela zotza: ½.
- Azukrea: 200 g.
- Kanela hautsa.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola batean esnea, kanela zotza eta limoi azala ( ahalik eta zati zuri gutxienarekin ) irakiten jarri.
- Irakiten hasitakoan, arroza gehitu eta ongi nahasi minutu pare batez ongi zabal dadin.
- Su baxuan, ordu betez irakin, eragiteari utzi gabe.
- Jarraian azukrea gehitu eta beste 15 minutuz egosten eduki.
- Esneak guk nahik dugun dentsitatea duenean, ontzietara atera, eta behin hoztutakoan kanela hautsa gehitu.
AHOLKUAK
aldatu- Arroz esnea egosterakoan, heltzeko aukera handiak ditu, beraz plaka batean egitea eta oso gainean egotea komeni da.
- Arroz esne on bat egiteko zein esne aukeratzen dugun garrantzizkoa da, eguneko esne pasteurizatua litzateke egokiena.
- Sukaldari batzuek esnea eta esne-gaina nahasten dute. Hau egiteak arroz esneak denbora gutxiago irautea ekarriko luke eta mantenugaietan koipe gehiago.
- Arroz esnearen dentsitatea aukeratzeko jakin beharrekoa: sutan dagoenean lodia badago, hoztutakoan lehorra egongo da. Tarteko dentsitatea lortu behar dugu.