Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz odolkia, piper eta galeper arrautzekin

Errezeta-liburuaren parte. Arroz odolkia, piper eta galeper arrautzekin[1]

Pausoak

aldatu

1 Piperrak erreko ditugu lehenik. Horretarako, labea 250 gradutan berotzen jarri beharko dugu.

2 Beroa dagoenean, piperrak labeko erretiluan jarri, eta labean sartu. Hamar minutu pasatu ondoren, atera eta azala eta barrualdeko haziak kendu.

3 Berriz ere labeko erretiluan jarri, gatz pitin bat bota eta oliba olio zorrotada on bat ere bai.

Labean sartu, eta, jarraian, labea itzali. Labeko beroarekin, suabe-suabe konfitatuz joango dira piperrak.

4 Zartagin bat sutan berotzen jarri. Odolkia xaflatan moztu, eta zartaginean jarri, batere oliorik gabe, haiek nahikoa koipe baitaukate. Minutu bat pasatu ondoren, buelta eman eta beste minutu batez frijitu. Ondoren atera.

5 Zartagin berean eta odolkiak utzitako koipearekin, galeper arrautzak frijitu.

6 Orain, piperrak labetik atera eta platera montatuko dugu. Lehenik, piperra jarri; ondoren, odolki xafla bat, eta bukatzeko, arrautzatxoa. Nahi izanez gero, oliba olio birjinaren zurrusta txiki bat bota. Gaurko platera oraingo sasoiarekin bat dator, oraintxe hasten baita piperren eta baita odolkien garaia ere. Udazken garaia!

Erreferentziak

aldatu