Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz osoa barazkiekin

ARROZ OSOA BARAZKIEKIN

Arroz osoa barazkiekin

MAHAIKIDEAK: 6

OSAGAIAK

aldatu
  • Osoko arroza edo integrala ur hotzetan ongi garbitua: 320 g.
  • Azenarioa: 2 birrindua.
  • Porruaren berdea: 1 xerra finetan moztua.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Ura: 480 ml.
  • Tamari saltsa: 6 koilarakada.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.

PRESTAKETA

aldatu
  • Presio eltze bat sutan jarri, bertan olioa , azenario eta porruaren berdea jarri.
  • Barazkia gorritzen hasitakoan, arroza eta ura gehitu. Irakiten hasitakoan presio eltzearen tapa jarri eta su bizian presioa irten arte utzi. 12 minutuz su baxuan egosi.
  • Denbora pasatakoan, sua itzali eta presioa berak bakarrik gal dezan utziko dugu.
  • Presioa galdu duenean, tapa kendu eta Tamari saltsa eta oliba olioa gehitu, nahasten dugun bitartean.

AHOLKUAK

aldatu
  • Ohiko eltze batean prestatu beharko bagenu 40-45 minutuz egosiko genuke.
  • Arroza kazolaren barruan tapa kendu gabe utziko dugu, hozten, ondo egin dadin.
  • Denbora gutxi izanez gero, arroz hau barazkirik gabe oliba olio birjinarekin eta tamari edo soyu saltsarekin bikaina gelditzen da.

Elikagai bakar gisa edo lagungarri moduan jar daiteke.