Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroza Txibiekin

ARROZA TXIPIROIEKIN

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

aldatu
  • Tipula : Ale 1 xehatua.
  • Baratxuria: 2 ale xehatua.
  • Oliba olioa: 75ml
  • Txipiroia: 400 g garabia eta karratuean moztua.
  • Txipiroi tinta: Txipiroien tinta edo izoztua 2 sobre.
  • Arroza: 400 g
  • Arrain salda: 1000ml
  • Gatza

PRESTAKETA

aldatu
  • Arrain salda berotzen jarri.
  • Tipula eta baratxuria xehatu, arroza garbitu eta txipiroia karratuetan moztu.
  • Kazola batean tipula olioarekin sutan jarri, erdi eginik dugunean baratxuria gehitu eta segidan txipiroia.
  • Kozinatu ongi lehortu arte.
  • Arroza, txipiroi tinta eta ura edo salda gehitu.
  • 15 minutuz irakiten eduki, sua itzali, tapa bat jarri.
  • Bere horretan 10 minutu eduki jan aurretik.

AHOLKUAK

aldatu

Txipiroi tinta naturalaren zaporea ezin da konparatu izoztutakoarekin, lehena askoz zaporetsuagoa da eta askoz gehiago beltzatzen du.