Sukaldaritza liburua/Errezetak/Artatxikia dilista gorriekin

ARTATXIKIA DILISTA GORRIEKIN

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina: Zurrusta luze 1.
  • Azenarioa:1 birrindua.
  • Porruaren berdea: 1 zabalean, xerra finetan.
  • Artatxikia: 200 g.
  • Dilista gorriak: 200 g.
  • Ura: 1 l.
  • Tamari edo soja saltsa edo gatza: 40 ml.

PRESTAKETA

aldatu
  • Lehenik kazola batean olioa, azenarioa eta porrua sutan jarriko ditugu su ertainean.
  • Erregosten hasitakoan, artatxikia eta dilistak gehituko dizkiogu.
  • Ongi nahastu ondoren, ura gehituko diogu.
  • Irakiten su baxuan 18 minutuz izango dugu.
  • Sua itzali eta 5 minutuz utziko dugu egonean.
  • Soja saltsa gehitu, koilararekin nahastu eta jateko prest izango dugu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Artatxiki mota desberdinak daude, batzuk handiagoak dira eta beste batzuk txikiagoak, nik bigarren hauek nahiago ditut.