Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arto irin tortillak

TAKOAK EGITEKO TORTILLA MEXIKARRA

MAHAIKIDEAK: 8-10 tako egiteko.

OSAGAIAK

aldatu
  • Takotarako arto irin nixtalizatua: 350 g.
  • Ur beroa: 300 ml.
  • Gatza: 6 g.

PRESTAKETA

aldatu
  • Ura epeldu 40ºC-50ºC inguru.
  • Katilu edo pertz batean irina gatzarekin jarri.
  • Sumendi bat egin eta ura poliki poliki gehitzen joango gara eskuarekin lantzen dugun bitartean.
  • Orearekin bola bat egin eta eskuetan ez dala itsasten ikusten dugunean jakin dezakegu orea ongi egina dagoela.
  • Zapi busti batekin estali eta 10 minutuz bere horretan utzi.
  • Denbora hori pasatakoan, egurrezko taula batean 50-80 g.-ko bolak egin, eta zabaldu egingo ditugu.
  • Etxean zabaltzeko modu desberdinak ditugu, eskuz kontu handiarekin, horretarako erabiltzen diren prentsa txikiak edo fil papera eta arrabola.
  • Plantxa edo zartagin batean su bizian gutxi gora behera 2 minutuz alde bakoitzetik egosiko ditugu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Arto irin nixelatua, artoa irin bihurtu aurretik karearekin egositakoari esaten zaio.
  • Ur beroak almidoia solta dezan laguntzen du, modu horretan orea hobeto lantzen da.
  • Tortilla egosteko garaian honek puztu egin behar du. Hori da egina dagoela adierazten digun puntua.
  • Tortilla egokiena momentuan jatea da; hori egin ezean, estalitako ontzi baten gordeko genuke ez lehortzeko.