Sukaldaritza liburua/Errezetak/Azalorea bexamelaz
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Aza lorea bexamelarekin(e)tik birzuzenduta)
AZALOREA BEXAMELAZ
MAHAIKIDEAK 4.
OSAGAIAK
aldatu- Aza lore egosia: 1.
- Gatza.
- Bexamel saltsa: 750 ml. Irina eta gurina 60 g. eta 750 ml. esnerekin.
PRESTAKETA
aldatu- Puntazorrotza erabiliz garbitu azalorea kanpoaldetik, ondoren moztu sail txikitan.
- Garbitu ur hotzean.
- Jarri kazola bat sutan gatzarekin.
- Egosi azalorea 16-16 minutu inguru.
- Labana batekin ziztatu eta egina dagoen jakiteko.
- Bertatik bitsadera baten laguntzaz eta kontu handiz atera eta ur hotzetan pasa.
- Jarri erretilu baten gainean.
- Prestatu bexamel saltsa bat eta barazkia gainetik estali.
- Labea edo grilla erabiliz azalorea gainerre .
AHOLKUAK
aldatu- Kontu eduki azalorea gehiegi ez egosten, erraz desegiten da eta.
- Barazki egosia kazolatik ateratzekoan, bitsadera erabili eta inoiz ez irauli.
- Bexamel saltsa beti azken momentuan prestatu, bestela gehiegi lodituko da eta ezingo dugu egoki zabaldu.