Sukaldaritza liburua/Errezetak/Azalorea patata eta olio errearekin
(Sukaldaritza liburua/Errezetak/Aza lorea patata eta olio errearekin(e)tik birzuzenduta)
AZALOREA OLIO ERRE ETA PATATEKIN
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Azalorea: 1.
- Patatak: 2 zuritu eta kraskatu.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 4 xerratu.
- Ozpina: zurrusta motz bat, hau aukeran.
PRESTAKETA
aldatu- Muturzorrotz gabinetarekin errepasatu azalorea kanpoaldetik eta moztu sailetan .
- Ur hotzetan ondo garbitu.
- Jarri kazola bat ur gatz ugarirekin; sartu bertara patatak.
- Ura irakiten hasitakoan, gehitu azalorea eta egosi 16-18 minutuz.
- Muturzorrotzarekin ziztatu eta egina dagoen jakiteko.
- Bitsadera baten laguntzaz atera bertatik kontu handiz eta zabaldu erretilu batean.
- Gustuko badugu, bota gainetik ozpin zurrusta motz bat.
- Zartagin batean jarri olioa eta bero dagoenean gehitu baratxuria; kolorea hartutakoan, zabaldu barazkiaren gainetik.
- Jaso erretilu azpian geratutako salda eta gehitu berriz barazkietan gainetik.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu handia izan gehiegi ez egostearekin, bestela barazkia edo patata desegin daiteke.
- Ozpina gustuen arabera gehitu.